
Josu Aztiria Urtaran (Zumarraga, 1978) EH Bilduko legebiltzarkidea da eta euskara arduradunetako bat bere alderdian.
- Hitzaldia: Arduradun politikoen ahalduntze linguistikoa
- Eguna eta ordua: Maiatzak 23, 9:00-10:00
- Laburpena: Xabi Paya aurkezleak Josu Aztiria eta Markel Olano elkarrizketatuko ditu; besteak beste, politikarien ahalduntze linguistikoa euskararen etorkizun-ikuspegian nola kokatzen den azalduko dute. Aurrez, Jon Sarasua Maritxalarrek Euskararen etorkizun-ikuspegia eta arduradun politikoen ahalduntzea izango du hizpide bideo-testigantza bidez.