
2025/02/21
Marina Massaguer i Comes (Tarragona, 1982) izango da aurtengo gonbidatua Udaltopen, eta berea izango da hitzaldi markoa emateko ardura. Massaguer filologo eta soziolinguista da; Universitat Rovira i Virgili egin zituen ikasketak eta doktoretza tesia (No-catalanoparlants a Catalunya: identitats socials, desigualtats i llengua catalana), berriz, Universitat Oberta de Catalunyan.
Hizkuntza politikan aditua, besteak beste, hizkuntzaren eta identitatearen arteko harremana aztertu du, bai eta hizkuntzek botere-harremanetan eta desberdintasunak eraikitzen duten papera ere.
2023ko urtarrilean, aholkulari gisa sartu zen Kataluniako Generalitateko Ikerketa eta Unibertsitate Sailean, «Unibertsitate- eta ikerketa-sisteman katalana indartzeko plana» bultzatzeko. Plan horren helburuak dira ikasleen hizkuntza-eskubideak bermatzea eta katalanaren erabilera areagotzea ikerketa mailan eta ezagutzaren zein dibulgazioaren transferentzian.
Udaltopen Empoderament per superar les desigualtats lingüístiques izeneko hitzaldia eskainiko du, ostegunean, maiatzaren 22an, goizeko 9:30ean.