Atzealdea Maria Ubarretxena Cid

Maria Ubarretxena Cid

Maria Ubarretxena Cid (Zumarraga-Urretxu, 1980) Giza Zientziak eta expresen lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. 2015eko ekainaz geroztik Arrasateko Udaleko alkatea da, eta aurrez zinegotzi izan zen beste lau urtez.

Ibilbide profesionalean hamahiru urteko lan esperientzia pilatu da hurrengo enpresa eta esparruetan:

  • 2002-2003 Legazpiko BELLOTA HERRAMIENTAS-CORPORACION PATRICIO ECHEVERRI enpresan, Marketing eta Esportazio departamentuetan, ikasketen azken urtearekin konpaginatu nuelarik.
  • 2003-2004 Arrasateko ALEJANDRO ALTUNA - JMA enpresan esportazioa departamentuan.
  • 2004-2013 Antzuolako GOIZPER E. KOOPERATIBAko bazkidea, esportazioan, azken urtea Export Area Manager bezala.
  • 2013-2015 Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia Zuzendaria 2013-2015 Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko Lehendakaria.

Hitzaldia: Kudeaketan ezkonduak eta kazetaritzan dibortziatuak

Eguna: maiatzaren 16an, 12:00etatik 12:30era.

Laburpena:

Ezkonduta? bai horixe! Formula berritzailea da eta seguruenik, kooperatiben gune garrantzitsu batean sortu izanak badu zeresanik. Goienaren jabeetako bat da udala, langileekin eta euskara elkarteekin batera. Kudeaketa gardenerako beharrezkoa izateaz gain, batera arraun egiteko ere beharrezkoa izan den ezkontza. Hala ere, ez da ezkonduak gaudela herrigintza eta erakunde publikoak beharragatik, baizik eta formula honek ematen digulako eraginkortasun onena izateko bidea. Horixe sinatu genuen ia 20 urte dela notario euskaldun baten aurrean, seguruenik Euskal Herriko bakarraren aurrean.

Eta dibortziatua? bai horixe! Ezinbestez. Politikariek badutelako politikarien fokotik begiratzeko modua eta beharra egunerokoan; eta kazetariek bai baitute kazetaritzatik begiratzekoa, alderdi politikei beste urruntasun batetik begiratuz eta testuingurua emanez.

Pozik eta haserre, biak. Gaur haserre alderdi batekoak eta hurrengoan bestekoak; pozik eta haserre ere kazetaria, gertutasunak ematen baitu audientzia gainean izatea pozerako eta haserrerako, eta bereziki informazio sinisgarria eagiteko. Hori bai, konbentzimendu osoz modu honetan osatutako eskualde enpresa batek demostratua duela eraginkortasuna.