
Manex Agirre (Aramaio, 1982). Euskal filologian eta Literaturaren teorian eta literatura konparatuan lizentziatua. AEKn eta EMUN kooperatiban aritu ondoren, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria da 2009tik. Artikuluak argitaratu ditu han eta hemen (Jakin, BAT, Berria, Argia…), soziolinguistikaz eta Arabako biziberritze-prozesuaz gehienbat. Bertso-munduaren bueltan ibili da eta dabil, kantuan eta antolakuntzan. Une honetan, Gasteizen Izaskun Aurrue Kulturgunearen eta UEUren artean antolatutako Euskaldunentzako Jabetze Eskolaren dinamizatzaile-lanetan ere badabil.
- Hitzaldia: Euskaldunentzako jabetze eskola Gasteizen: zazpi jauzi
- Eguna eta ordua: Maiatzak 23, 12:30-12:50
- Laburpena: Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen artean antolatua, lehengo ikasturtea bete du Euskaldunen Jabetze Eskolak. Hilero egindako saioek utzitako ondorioetatik abiatuta, menpeko izatearen kontzientzia lantzeaz, egoera hori iraultzeko aukerez, eta aukera horiek garatzeko metodologiaz (jabetze eskola bera) hausnartzea da hitzalditxoaren helburua. Azken finean, feminismoak erakutsitakoak gure hizkuntza-egoeran nola aplikatu asmatzeko bideez pentsatzea da asmoa.