
Leire Cancio Orueta Agirre Lehendakaria Centerren transferentzia eta ezagutza kudeatzeko arduraduna da. Era berean, ikerketa-proiektu etnografikoetan parte hartzen dihardu eta koordinazio-lanak egiten ditu ALCk Kolonbian garatzen dituen gizarte-berrikuntzako proiektuetan.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Psikologian lizentziaduna da. Eskarmentua du kudeaketan, komunikazioan eta marketinean. Aurretik, Elhuyarren egin zuen lan, azken urteak zuzendari nagusi lanetan.
Agirre Lehendakaria Center (ALC) gizarte-zientzien esparruko diziplinarteko ikasketa-zentroa da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta bere bikaintasun-campusarekin (Euskampus) lotuta dago. ALC-k mundu osoan egiten du lan, eta Columbia New Yorkeko Unibertsitatearen (The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity – AC4) eta George Mason Unibertsitatearekin (School for Conflict Analysis and Resolver – SCAR) lankidetza estua du.
Harremanetarako: lcancio@agirrecenter.eus
Linkedin-erako esteka
Hitzaldia: Lan-eremuko uhinaldiari berrikuntza sozialetik so
Eguna: maiatzaren 14an, 10:35etik 10:55era.
Laburpena:
Jon Sarasuaren lan-eremuko uhinaldiaren gainean ekarpen gutxi batzuk egin ditugu Agirre Lehandakaria Centerretik, berrikuntza sozialaren marko teoriko eta praktikoaren ikuspegitik. Jonek aurkezten duen lan-eremuko uhinaldiak baditu transformazio-prozesuekin hainbat ezaugarri komun: arazo konplexua izatearen ideia, eta baita sistema aldatzeko beharrarena.
ALCtik egiten ditugun ekarpenak hiru elementuekin lotuta dago: batetik, narratiben, gure sinesmenen garrantzia azpimarratzen dugu, aldaketarako ezinbesteko gako bezala; bestetik, eraldaketa horretan elkarrekin lanean diharduten eragileen rolez dihardugu, aldaketa eragiteko gaitasun eta ezaugarri berriez; azkenik, COVID19 pandemiaren ondorengo abagunearen inguruan galdetzen diogu gure buruari, aldaketa eragiteko egokitasunaz, baita datorren biharamun horretan euskara kokatzeko izango dugun asmo kolektiboaz ere.