Atzealdea Lehenengo ponentziak eskuragarri daude webgunean

2019/05/13

Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados?  izenburupean iristear da, datorren ostegunean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udaltopen hama ikagarren  edizioa. Jardunaldietan  elkarlan eredu eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dira bi egunetan.

Beste urtebetez, antolamendu batzordeak egitarau oparua osatu du aurtengo ediziorako: h amaika hitzaldi, talde lanaren bitartez eraikiko den berrikuntza sozialerako plataforma bat, Euskal Herriko euskara zerbitzuen lehen fitxategi osatuaren aurkezpena, testigantzak eta amaiera ekitaldia izango den emanaldi berezia.

Bertan biziko denaren aurrerapena paperean jaso daiteke gaurtik aurrera,  webgunean zintzilikatu baitira  zenbait ponentzi en txostenak, eta datozen egunetan zintzilikatuko dira falta direnak.