Atzealdea Lagundu gaitzazu hobetzen!

2019/05/20

Udaltopeko Antolamendu Batzordeak inkesta bat bidali die parte hartzaile guztiei beren posta helbidera. Udaltop topaketari buruz duzuen iritzia garrantzitsua da Antolamendu Batzordearentzat eta baliagarria datozen urteko edizioak ahalik eta ondoen antolatzeko. Inkesta betetzeko interesa izan eta ez baduzu jaso ondorengo loturan bete dezakezu inkesta.

Inkestak betetzeko azken eguna datorren ostirala izango da, maiatzaren 24a. Bost minutu baino gutxiago izango dira. Lagundu gaitzazu hobetzen.

Ziurtagiriak eta multimedia

Inkestarekin batera, astean zehar, aurtengo topaketan parte hartu duzuela egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko duzue posta elektroniko bidez.

Halaber, hitzaldi guztien bideoak, argazkiak, ponentzien txostenak eta PPTak astean zehar zintzilikatuko ditugu webgunean.