Atzealdea Lagundu Euskara Zerbitzuen fitxategia eguneratzen

2025/02/25

2019. urtean Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen fitxategia osatu eta webgunean zintzilikatu genuen. Bertan, sarea osatzen duten zerbitzuen informazioa jaso eta zuen zerbitzura jartzen da (telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide fisikoa, web orrialdea eta abar).

Euskara Zerbitzuetan aldaketak ematen direnez, datu-basea eguneratzen joan beharra dago, eta, horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa da. Zuen zerbitzuetan aldaketak eman badira, bidali eguneratutako datuak posta elektronikoz (aitor@kulturatelier.eus) eta aurtengo jardunaldia bukatu ondoren eguneratuko dugu fitxategia.