Atzealdea Kike Amonarriz Gorria

Kike Amonarriz

Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961) Euskal Filologian lizentziatua (EHU) da. 

  • Tolosako gau-eskolan klaseak. Tolosaldea Birreuskalduntzeko Elkarteko liberatua. Galtzaundi Euskara taldearen sortzailea. Tolosako Udal Euskara Zerbitzuko buru 1984tik 1989ra eta SIADECO Ikerketa taldean aritua 90eko hamarkadan.
  • ETBko hainbat pragramatan aritua: “Hau da Hau”, “Balinda”, “Txiskola”, “Sikofonia”, “Mihiluze”, “Tribuaren berbak”, “Burubero” edo “Sagak”.
  • Umore alorrean eta txiste-afarietan ibilitakoa. 30 urtez txisteak “Argia” aldizkarian, “Txisteka-misteka” izeneko 4 txiste kasete eta 6 txiste liburu ditu.
  • Soziolinguistikari buruzko hitzaldi ugari eman eta hainbat artikulu idatzi ditu. Euskararen Aholku Batzordeko kidea da.
  • “Bai Euskarari Laguna” Saria 2014an eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abbadia saria 2015ean.
  • 2019an "Euskararen bidegurutzetik" liburua argitaratu zuen.
  • Une honetan, Euskaltzaleen Topagunearen eta Galtzaundi Euskara Elkarteko lehendakaria eta Topalabe taldeko kidea.

Mahai-ingurua: Euskara eremu sozioekonomikoan: egingo dugu apustu? Zer eta nola egin beharko genuke?  

Eguna: maiatzaren 14an, 11:10etik 12:25era