2024/04/26
Hamalaugarren edizioan bezala, Kataluniako Consorci per a la Normalització Lingüística (CNPL) erakunde publikoko hizkuntza normalizazioko teknikariak bidelagun izango ditugu, eta, osteguneko saioan, 47 lagunek jarraituko dute Udaltop Kataluniatik. Gainera, Alba Conesa CPNLko Formazio eta Sustapen zuzendariaren bideo-testigantza eskainiko dugu.
CPNLtik adierazi digutenez, “etorri berrien hizkuntza-harrera erronka handia da euskara eta katalana bezalako hizkuntzen etorkizunerako. Horregatik, Udaltop jardunaldiek interes berezia dute guretzako. Beti da interesgarria beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutzea, Kataluniara bizitzera etortzea erabakitzen dutenei katalana hurbiltzeko modu eta ikuspuntu berriak ezagutzeko”.
CPNL bidez eskaintzen diren ikastaroen % 70 baino gehiago hizkuntza-harrerako programaren baitan kokatzen dira; atzerrian jaiotako pertsonentzat hasierako eta oinarrizko mailako prestakuntzak dira, eta, partehartzaileak, ikasleen % 83 baino gehiago dira. Ikastaroez gain, “ badakigu funtsezkoa dela pertsonek udalerria, udala eta funtsezko zerbitzu publikoak ezagutzea. Eta badakigu, halaber, tokiko eragileek oso zeregin garrantzitsua dutela gizarte batean hitz egiten diren hizkuntzen erabilgarritasuna transmititzeko orduan”, adierazi dute.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.