
2024/03/15
Aurten ere Kataluniako Consorci per a la Normalització Lingüística (CNPL) erakunde publikoko hizkuntza normalizazioko teknikariak gonbidatu ditugu Udaltop jarraitzera, 2022an bezala. Osteguneko hitzaldiak jarraitzera, hain zuzen, baina, gonbidapenaren helburua haratago doa.
Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza normalizazio teknikarien artean elkarlanerako zubiak eraikitzeko topagune aproposa izan liteke Udaltop, eta, orain, elkarlan hori bideragarria den aztertzeko konpromisoa mahai gainean dago. “Hango eta hemengo errealitateak berdinak ez diren arrean, hizkuntza normalizatzeko bidean topo egiten dugu, eta ezagutzak, esperientziak edota praktika onak partekatzeko espazioa nola bidera daitekeen aztertu nahi dugu”.
CPNL Kataluniako Generalitateak, Gironako Diputazioak eta 19 udalek sortutako erakunde publikoa da katalanaren ezagutza eta erabilera sustatzeko. 1989. urtean sortua, egun, 98 udalek, 37 eskualde-kontseiluk, Generalitateak eta Gironako Diputazioak osatzen dute.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.