Joxe Luix Agirretxe Mitxelena (Lezo, 1969). Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (Donostia). AEKn irakasle izan zen 1988tik 1999ra. Euskara elkarteen mugimenduan herrietako hedabideen sorrera lanetan eta Topaguneko zuzendaritzan ibilia 1995etik 2003ra. 1999ko ekainaz geroztik Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailaren arduraduna da.
- Hitzaldia: Eta udalak elkartzen direnean, nola eragin daiteke garapen agentzietatik?
- Eguna: maiatzaren 5ean, 12:30etik 13:00etara.
- Laburpena: Egun, Euskal Herrian ezagutzen ditugun garapen agentziek eta udal elkarteek, euskarari dagokionez, bi zeregin, behintzat, badituzte; erakundearen beraren euskararen erabilera plana egitea, batetik, eta erabiltzaileei –herritarrei nahiz enpresei– zerbitzua euskaraz ere ematea, bestetik. Bigarren horretan, enpresei eta lan-munduko eragileei ematen dizkieten zerbitzuek garrantzi berezia hartzen dute aurtengo Udaltopen aztergai dugunari begira.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren ikuspegitik, hala ere, hirugarren zeregin bat ere badute; euskararen normalkuntza lan-lerro izatea beren eguneroko egitekoen artean. Lan-eremu duten eskualdean edo udalerrian euskararen normalizazioa bilatzen duten jarduerak eta esku-hartzeak garatzea, udalen arteko elkargune rola probestuz.
Bigarren zeregin horretaz jardungo gara; zeregin horren bidez euskarari bidea nola egin ote dakiokeen aztertuko dugu, esku-hartze mota bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta: eragileen mobilizazioan, esploratze-inkubatze-garatzean eta azpiegiturak eskaintzeko orduan.