Josune Zabala Euskal Filologian lizentziatua da (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratu zuen (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutu (EHU, 2008). Ondorengo ikerketa proiektuak egin ditu: a) Kortesia estrategia pragmatikoak. Teoriaren garapena; b) Kortesiaren azterketa euskarazko bi debateetan. Dimentsio enuntziatibora jauzia.
Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntza-ikerkuntzaren (H1/H2) alorra landu du: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko Planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2016), Mintzola Fundazioan zuzendari (2009-2012), eta, Soziolinguistika Klusterrean Ikertzaile-teknikaria izan da, “Ahozko hizkuntzaren didaktika testuinguru soziolinguistiko eleanitzetan” gaiarekin (Andoain, 2013-2017).
Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera, EHU) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikertzaile eta formatzailea izan da.
Gaur egun, Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendaria Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan (Eusko Jaurlaritza, 2017).
Hitzaldia: Behin honetara ezkero... neurrialdia ere bai!
Data: maiatzaren 17an, 12:30etik 13:00etara