Atzealdea Joseba Llano Hernaiz

Joseba Llano Hernaiz

Joseba Llano Hernaiz Ingeniaritzan graduduna (graduatua) da, eta azken 20 urtetan Bigarren Hezkuntzako Irakasle lanetan ibili da ikastola desberdinetan. Gaur egun Amurrioko Aresketa Ikastolako zuzendaria da.

Euskaltzale jaio eta gaztarotik euskalgintzaren munduan murgilduta, euskara elkarte ezberdinetan parte hartuz: Eragin, Ttiki-Ttaka, Hogeitalau. Azken urteetan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren sorreran parte hartu du, eta gaur egun elkarte horren Talde Eragileko kidea da.

Hitzaldia: Aiaraldeko Euskalgintza kontseilua: elkarlana, nor izateko

Eguna: maiatzaren 16an, 11:30etik 12:00etara

Laburpena:

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua herrigintzako elkarteen eta instituzio publikoen arteko eskualdeko elkarlan espazioa da. Elkarteen bilgune bat da, euskararen biziberritzea helburu nagusi izan gabe, hizkuntzaren normalizazioan ekarpen bat egin nahi duten 42 entitate biltzen dira bertan. Era berean, Kontseiluak tokiko instituzioekin batera lan egiteko elkarlan hitzarmen bat du indarrean. Kontseiluak antolaketa eta parte-hartze eredua irekia eta inklusiboa da, partaideen erosotasuna eta iraunkortasuna helburu duena. Funtzio sozial nagusia dinamizazioa eta akuilu lana egitea da, egin-araztea. Era berean, herrigintzako eragileen eta instituzio publikoen artean euskararen plan estrategiko partekatua eta adostua osatzea eta hau gauzatzeko urratsak ematea du xede nagusia, hizkuntzaren biziberritzean inbertitzen diren baliabideak ahal bezain eraginkorrak izateko.