Atzealdea Agurne Gaubeka Erauskin

Agurne Gaubeka Erauskin (1984, Bermeo) egun Lakuntzan (Nafarroa) bizi da. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria da 2019ko irailetik. Aurretik langileen eskubideak oinarri, sindikalgintzan aritu zen Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian. Lan Harremanetako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Lan Zientzietakoak Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.

  • Hitzaldia: Zer eman du, zer eman dezake eta zer ezingo du eman Euskararen Legeak?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 09:00-10:00
  • Laburpena: Euskararen Foru Legeak 40 urte bete ditu Nafarroan. Aitzakia baliatuta, iraganari, orainari eta etorkizunari begira solasean jarriko ditugu Agurnerekin batera Eneko Compains Silva eta Javier Eneriz Olaetxea; besteak beste, Legearen berezitasunaz, estalduraz, moldagarritasunaz edota etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide.