
Pedro Zuberogoitia Espilla (Etxebarria, 1967) Historia Garaikidean lizenziatua da, egun Deustualdeko Ibarrekolanda BHIko zuzendaria. Hamarkadak eman ditu euskalgintzan -zehazki Berbaizu Euskara Elkartean- eta kolaboratzaile ere aritu izan ditu zenbait mediotan - Egunkaria, Aizu, Euskal Herria...-. Bertan Bilbo liburua idatzi zuen Aitor anaiarekin batera; bertan euskararen XX. mendeko Bilboko historia soziala aztertzen dute.
- Hitzaldia: Euskararen historia soziala: honetan ere esnatu beharra al daukagu?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 12:30-13:30
- Laburpena: Euskararen historia sozialera gerturatzeko ariketa honetan, Bilbon eta Zumaian jasotako esperientziak ezagutuko ditugu. Eta, esperientzia eta lanketa horiek, zertan lagun dezaketen, edota, baliagarri izan daitezkeen, herri eta hirietako plangintzetan euskara sustatzeko.