Atzealdea Jon Unhassobiscay Turrilas

2014tik gorputz heziketa erakasten du Lehen Mailan. Zirimola Ikastolen Aisialdi taldeko teknikaria da, Bizijolas egitasmoko kide bezala Seaskako ikastoletan lan egiten du batez ere. Baionako eskoletan sail elebidunean ibiltzen da ere lanean.

Azken bost ikasturteetan ikastoletako kanpo espazioetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin egitasmo ezberdinetan diardu, besteak beste: Haurrak euskaraz loratzen lagundu, Gure jolastegia edota Kanpoko tenoreak kudeatzen.

Udaltop 2023:

  • Hitzaldia: Haurrak euskaraz loratzen lagundu
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 12:45tik 13:05era
  • Laburpena: Hainbat urteetako esperientziak, hausnarketak eta kezkak eraman gintuen 2018an gaur egun mugarritzat har genezakeen egitasmoa garatzera: Haurrak Euskaraz Loratzen Lagundu. Seaskako hezkuntza-taldeko kideekin batera egindako ibilbide honetan, hezkuntza zein hizkuntza helburuak erdiesteko, aisia-esparrua gela barruko jardunaren parean ezarri behar dela ondorioztatu genuen. Lehen egitasmo honetan ereindako haziak, ekarri zuen ikastolen hezkuntza marko orokorraren baitan aisia-esparruko marko pedagogiko orokorra eraikitzea. Gaur egun Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeko Bizijolas egitasmoak bideratzen dituen esku-hartze guztiak oinarri honen baitan egituratzen dira: Seaskako ikastolen arteko jolas/joko topaketak, “Gure jolastegia”, “Kanpoko Tenoreak Kudeatzen”…