Atzealdea Jon Sarasuari grabatutako elkarrizketaren aurrerapena

2025/05/08

Arduradun politikoen ahalduntze linguistikoaz hitz egiteko, Markel Olano Arrese (EAJ) eta Josu Aztiria Urtaran (EH Bildu) izango ditugu Udaltopen, eta, solasaldiaren aurretik, Jon Sarasua Maritxalarrekin grabatutako elkarrizketa ikusteko aukera izango da.

Euskararen etorkizun-ikuspegia eta arduradun politikoen ahalduntzeaz aritu gara Sarasuarekin, Euskaltzaindiak gidatu duen Euskararen Gogoetaguneko koordinatzailearekin. Azpian, elkarrizketaren aurrerapena ikus daiteke; osoa ikusi nahi izanez gero, Udaltopen izena ematera gonbidatzen zaituztegu.

Izen-emate epea, bukatzear

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea bukatzear dagoela, datorren astelehenean, maiatzaren 12an, itxiko baita. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.