Jokin Bildarratz Sorron 1963. urteko martxoaren 15ean jaio zen, Tolosan. Magisteritzan Natur Zientziatan diplomatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1985) eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, Zientzia Politikoen espezialitatean (UNED, 1998). Egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua da.
Era berean, ibilbide profesional oparoa garatu du kargu publiko ezberdinetan:
- Europako esparruan:
- 2007tik 2011ra: Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko kidea.
- 2007tik 2011ra: Toki eta Eskualde Botereen Kontseilu Nagusiko kidea.
- 2016tik 2020ko irailera, Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarreko kide titularra izan da, eta migrazio, errefuxiatu eta desplazatuen Batzordeko bigarren presidenteordea.
- Estatuan:
- X., XI., XII., XIII. eta egungo XIV. legegintzaldiak; 2013ko urtarrilaren 24tik 2020ko irailera Estatuko Gorte Nagusietan senatari autonomikoa izan da Madrilen, eta Eusko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko (EAJ-PNV) bozeramaile.
- Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluko kide iraunkorra izan da, Senatuaren ordezkari gisa Autonomia Erkidegoan.
- 2012ko martxotik 2013ko urtarrilaren 24ra arte EAJ-PNVren Gipuzkoako zuzendaritzako kide izan da.
- 2007ko irailetik 2011ko irailera: EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteko elkarteburua.
- 2003ko maiatza – 2011ko maiatza: Tolosako alkate (Gipuzkoa).
- VII legegintzaldia: Legebiltzarkide Eusko Legebiltzarrean, EAJ-PNV taldean.
- 1995eko maiatza – 2003ko maiatza: zinegotzi Tolosan (Gipuzkoa).
- Beste arlo profesional batzuetan:
- 2011-2012 Bigarren Hezkuntzako irakasle, Anoetako Ikastolan.
- 1997-2001: Programa berezien eta marketinaren arduraduna EITBn.
- 1991-1994: Legazpiko Haztegi Ikastolaren kudeatzaile. Kilometroak 94ren antolatzaile.
- 1988-1991: Anoetako Ikastolaren zuzendari.
- 1986-1988: Anoetako Ikastolan irakasle.
Udaltop 2022:
- Hitzaldia: Zer egitera joan behar dugu EAEn 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokiagoa antolatzeko?
- Eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 12an, 9:15etik 10:00etara