Atzealdea Johañe Etchebest

10 urtez euskara erakaslea izan da, sistema publiko lehen mailako eskoletan. Ondotik 6 urtez, IDB- Iparraldeko dantza federazioko koordinatzailea izan da. 2021az geroztik Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendaria da.

Xiberoko probintziatik etorritako dantzari eta musikaria, gaztetatik kultur elkarte munduko dinamika kolektiboan inbertitzen da, transmisioa, sorkuntza, loragintza eta Euskararen erabilera bultzatzeko xedearekin.

  • Hitzaldia: Euskara gertakari kulturaletan
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 23, 12:50-13:20
  • Laburpena: Ipar Euskal Herriko testuinguru soziolinguistikoan, ohartzen gara euskara gero eta gehiago irakasten dela eskolan, baina gero eta gutxiago erabiltzen eguneroko bizitzan. Hala ere, testuinguru batzuetan euskararen erabilerak zentzu osoa hartzen du: gertakari kulturalak eta bereziki herri oso bateko biztanleak biltzen dituzten kabalkadak edo pastoralak. Nola oinarritu gertakari indartsu horietan parte hartzen duten pertsonak euskararen alde urrats bat gehiago ematera bultzatzeko? Barkoxen 2025ean eginen den pastoralaren karietara, esperimentazio soziologiko bat eramaiten ari da sei hilabete horietan. Honen xedea da, Euskaraz bizitzen ahal den burbuila batean, alde batetik euskararen erabilpena garatzea, bestaldetik euskara mintzatzen edo ulertzen ez dutenen hobeki integratzea. EKEk bultzatu esperimentazio hau, Pastoraleko Euskara batzordeko kideek eramaiten dute, Plazara kolektiboaren partaidetzarekin, helburua delarik ekintza protokolo bat martxan ematea, segitzea, eta honen ondorioak aztertzea.