Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Donapaleu, 1985) gaur egun Baionan bizi den gamartiarra (Behenafarroa) da. Ekonomia sozial eta solidarioan masterduna (Grenoble, 2009) eta ikasketa feministetan diplomatua (Montréal, 2015); bi alor hauetan aditua eta aritua. Hainbat urtez ofizioz kazetari izandakoa (Berria, Argia), gaur egun Euskaraldia koordinatzen eta dinamizatzen dabil Ipar Euskal Herri mailan. Iazko urtean, BAM! dinamikaren antolatzaileen artean egon zen.
Mahai-ingurua: Nola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia tokian toki? Prestakuntzaz, BAM; arnasgune eta bailara izaeraz, Baztan; eta prozesuaz eta sare lanaz, Zarautz mahai-inguruan parte hartuko du Eneritz Rekarte eta Rita Aldabaldetrekurekin batera.
Data: maiatzaren 17an, 11:30etik 12:00etara