Atzealdea Julen Aranguren Aizpurua

Immigrazio eta Kultur aniztasunaren teknikaria. 2003tik 2007ra Eibarko Udalean eta 2007ko inuxente egunetik Zarauzko Udalean. Soziologian lizentziatua. Bergara eta Andoingo udaletako Euskara Zerbitzutan lanean aritutakoa eta baita Goiena Komunikazio kooperatiban era. Horrez gain, pare bat ikasturtetan irakasle izandakoa Deustuko Unibertitateko Gizarte lan eskolan.

  • Hitzaldia: EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 11:30-12:15
  • Laburpena: Hitzaldia hiru zatitan banatzen da. Lehenengoan, EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak nondik datozen azaltzen da, sortze prozesuak ere bere garrantzia izan baitu, akordio baten islada den heinean. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta ardatz nagusiak aurkezten dira. Bigarrenean, EAEn dagoen atzerritar jatorriko biztanleriak euskararekiko daukan erlazioaz hitz egiten da, erlazio horretan aurkitu ahal direlako topaketaren izenburuaren galderari erantzuna aurkitzeko gako batzuk. Azkenik, indarrean dagoen planak aurreikusten dituen ekimenak gogorarazten dira.