Atzealdea Izena emateko epea zabalik dago

2025/03/21

Nahi izatetik ahaldun izatera izenburupean, ahalduntze linguistikoa izango dugu hizpide Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren XVII. edizioan. Eta, gaurtik aurrera, zabalik dago izena emateko epea; webgunean egin behar da, izen-emate atalean. Maitzaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko aukera.

Azkeneko edizioetan ohikoa bihurtu den bezala, Udaltop jarraitzeko bi aukera izango dira: aurrez aurre, Manuel Lekuona Kultur Etxean; eta, online. Prezioa, aukeraketaren araberakoa izango da: aurrez aurre, 70 € (bazkaria, bi egunetako hamaiketakoa eta merchandising produktuak barne); eta, online, 30 €.

Izen-ematea aktibatzeaz gain, egitaraua ikusteko eta deskargatzeko aukera aktibatuta dago webgunean. Aurtengoan ere, hitzaldien artean bideoz grabatutako testigantzak jasoko ditugu, baina horien berri aurrerago emango dugu.