
2025/05/06
Nahi izatetik, ahaldun izatera. Zer eta nola egin dezakegu udalerrian hiztunak ahalduntzeko? izenburupean, maiatzaren 22an eta 23an antolatzen ari garen jardunaldirako izen-emate epearen azken egunetan sartu gara; hain zuzen, datorren astelehenean, maiatzaren 12, itxiko da izena emateko epea.
Parte hartzeko interesa izanez gero, webguneko Izen-emate atalean egin behar da. Hauxe da prestatu dugun egitaraua.