Atzealdea Izen-emate prozesua errazteko beste ordainketa sistema ahalbideratu da

2026/05/06

Izen-emate prozesuan ordainpeko pasarela txertatu dugu aurten lehen aldiz. Zenbait udal eta erakundeetan, ordea, arazoak dituzue sistema horren bidez izen-emate prozesua bukatzeko.

Egoera horren aurrean, bigarren ordainketa sistema zabalduko da gaurtik aurrera. Ordainpeko pasarelarena bere horretan mantentzen da, eta, sistema horren bitartez ordaintzeko zailtasunik ez baduzue, horrela egitea eskertuko genuke.

Zailtasunak badituzue, jarri gurekin harremanetan e-posta bat idatziz eta banku-transferentzia bitartez ordaintzeko argibideak emango dizkizuegu.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua. Izen-emate prozesua egiteko bi aukera izango dira: ordainpeko pasarela bidez, webgunean, edo, transferentzia bidez, gurekin harremanetan jarriz.