Atzealdea Izaro Arruti Agirreurreta

Izaro Arruti (Andoain, 1996). English as a Second Language graduarekin hasi zuen bere ibilbide akademikoa (Mount Royal University, 2014) eta jarraian etorri ziren Ingeles, Frantses eta Euskal filologia ikasketak (Universitat Autònoma de Barcelona, 2016-2020). Hizkuntza eta Literatura espezialitateko Hezkuntza Masterra gauzatu zuen (Mondragon Unibertsitatea, 2021) bai eta Atzerriko Unibertsitateetan Euskara Irakasteko prestakuntza (EHU).

Hizkuntza eta irakaskuntzako formazioak, Gazte Ekoliderrak programa bezalakoekin osatzen joan da jasangarritasun eta lidergotza gaiak soziolinguistikaren alorrarekin uztartzen. Gainera eraldaketa soziala bilatzen duten hainbat ekimen/erakundeetan bolondres bezala ere aritu da: Emaüs, Alternatiba/Bizi! edota Giza Eskubideen Zinemaldia.

Bere ibilbide profesionala CROMA erakundeko proiektu sozio-hezitzaileak dinamizatzen zein koordinatzen hasi zuen. Jarraian, IES edo Académie de Toulouse bezalako erakundeetan hizkuntza klaseak ematen bai eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen aritu da. Euskal Herrira bueltan, Mundukide fundazioan GEHIKOOP “Gizarte eraldaketarako hezkuntza Kooperatiboa” proiektuan ibili da eta EuskarAbentura espedizioan hiru urtez begirale zein koordinatzaile lanetan jardun du. 2022ko irailetik Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian dabil lanean.

  • Hitzaldia: Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 9:30tik 10:15era
  • Laburpena: Gazteen euskara ezagutza eta erabileraren arteko desorekan eta aurreiritzietan eragiteko beharretik abiatzen da lan hau. Adituek bai EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko curriculumek ezagutza zein hausnarketa soziolinguistikoa ikasleei transmititzeak positiboki eragin dezakeela defendatzen dute. Gauzak horrela, lan honen helburu nagusiak; EHan DBH eta Batxilergoan soziolinguistika lantzeko dauden materialak eta baliabideak biltzea, aztertzea eta sailkatzea, hezkuntza komunitateko eragileek lanketa hauen inguruko iritziak ezagutzea, eta osatutako bilduma hezkuntza komunitatearen eskura ipintzea dira.