
2019/05/05
Bukatu da Udaltopeko XI. edizioan izena emateko epea. Guztira, 180 bat lagunek eman dute izena Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean, elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertzeko maiatzaren 16an eta 17an Lasarte-Oriako Kultur Etxean egingo den topaketan.
Izen-emate epea itxita, ordea, itxarote-zerrendan izena emateko epea zabalduko dugu. Inor despistatu bada, gure webguneko izen-emate formularioa bete beharra du eta itxarote-zerrendara pasako da. Bertan izena emateko epea asteazkenean, hilak 8, itxiko da eta astea bukatu aurretik jakinaraziko zaie onartuak izan diren ala ez.