Atzealdea Maialen Zuazo Aurrekoetxea

Ikus entzunezko komunikazioan lizentziatua da, eta, gaur egun (2019tik), euskara teknikari lanetan dabil UEMAn (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean), euskara eta kulturartekotasuna egitasmoaren arduradun gisa. Aurrez, HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondokoa egina du (2017-2018); Euskara teknikari eta trebatzaile ikastaroa Labayrun (2018) eta EMUN aholkularitzan lanean aritu zen (2019).

  • Hitzaldia: Euskara eta kulturartekotasuna proiektua Makina-Xemeinen
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 17, 12:00-12:20
  • Laburpena: Duela hiru ikasturte Zaldibiko eskolan UEMAk eta HUHEZIk abiatu genuen euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren helburua zen, eskolan zeuden komunitate ezberdinen parte-hartzea bermatzea eskolako egunerokoan, baina eskolak euskaraz funtzionatzen jarraituz. Hala, komunitate guztien arteko adostasunean oinarrituta, diskurtsoen lanketa eta hainbat itzulpen tresnen bidez martxan jarritako egitasmoari esker bide oparoa egitea lortu dugu. Markina-Xemeinen esperientzia hori herriko ikastetxe guztietara hedatzeaz gain, herriko eguneroko funtzionamentura zabaltzen ari gara, Udala eta herriko eragileak ere, eskolekin batera, egitasmoaren lanketara gehituz.