Atzealdea Urko Ikardo Enparan

Soziologian lizentziatua da (EHU) eta gizarte ikerketan masterra egin du (Université Libre de Bruxelles), baita Hiznet, hizkuntza plangintza graduondokoa. Gaur egun, abian du doktorego ikerketa EHUn, soziologian, euskara eta immigrazioaren inguruan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikaria da 2004az geroztik. Bertan, Harrera, hizkuntza eta kultura aniztasuna eta euskara arloetaz arduratzen da eta Bortzirietako esperientziaren berri emateko artikulua argitaratu zuten eta bi jardunalditan parte hartu du:

  1. 2021: Euskara ardatz izanen duen jendarte kohesioa helburu, etorri berriei harrera eta kultur aniztasuna aniztasuna Bortzirietan. Urko Ikardo Enparan eta Patri Arburua Etxeberria. Immigrazioa, hizkuntza-aniztasuna eta euskara. Bat Soziolinguistika aldizkaria.
  2. 2021-11-11: Migrazioa eta harrera linguistikoa jardunaldia (Soziolinguistika Klusterra).
  3. 2022-09-16: Osasuna eta hizkuntza: eskaintza aktiboa Etorkinei zuzenduriko harrera protokoloak (EHUko Udako Ikastaroa).

Ikerketa arloan ere badu esperientzia:

  1. 2017: Parents francophones et la continuité de la langue basque. Master amaierako lana. ULB, 2017.
  2. 2017: “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izeneko lanarekin Hausnartu-Txillardegi saria. X. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariak. Bat Soziolinguistika aldizkaria.
  • Hitzaldia: Etorri berriak euskarara erakartzeko Bortzirietan zer?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 12:35-13:00
  • Laburpena: Bortzirietan harrera linguistikoaren gaia jorratzen aspaldi hasi ginen, eta, harrez geroztik, Euskal Herritik kanpo sortutako herritarrei zuzendutako esku hartzeak abian ditugu. XXI. mendeko immigrazioa hizpide, inoizko hizkuntza eta kultura aniztasun handiena dugu gurean. Etorri berrien harrera eta hizkuntza zein kultura aniztasuna zehar lerroko gaiak dira gure biziberritze planean, eta zenbait arlotan eragiteko abian diren jardueretan isla du horrek. Gaia(k) lantzeko moduaz eta jarduerez arituko gara aurkezpenen honetan.