
Eneritz Zabaleta (Baiona, 1984), Zuzenbidean doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Paueko eta Aturriko Herrietako Unibertsitatea). Zuzenbide administratiboan aditua da, eta hizkuntza eskubideak, hizkuntza politikak eta gutxiengoen eskubideak ditu ikergai.
Bere doktoretza lana euskararen estatus juridikoari buruz osatu zuen, eta Euskal Herriko hiru lurralde administratiboetan euskararen alde aplikatzen diren politika publikoak aztertu zituen.
Gaur egun Euskal Hirigune Elkargoan dihardu lanean. Hizkuntza Politikaren Zuzendaria da bertan, eta euskara zein gaskoieraren aldeko hizkuntza politikak kudeatzen ditu.
- Hitzaldia: Nola eragin euskararen alde, lege babesik gabe?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 11:30-12:30
- Laburpena: Laster argitaratuko dugu.