Atzealdea Jose Cazaubon

Jose Cazaubon (Arrangoitz, 1983), Sarako Herriko Etxeko langilea da 2022az geroztik. Hiru ardura hauek ditu: eskuara (teknikari), kultur animatzaile (antolatzaile/koordinatzaile) eta elkarteekin harremana (laguntzaile). Bere ibilbidea Seaskan egin ondoren, baratze zain diploma lortu zuen baina elkarte engaiamenduak (dantza talde, Gaztetxe, besta komitea, EHZ festibala...) eta kulturzaletasunak dantza mundurat ereman zuten eta kasik 20 urtez dantzaz eta dantzan bizi izan da dantzari, erakasle edota koreografo bezala.

  • Hitzaldia: Nola eragin euskararen alde, lege babesik gabe?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 11:30-12:30
  • Laburpena: Justizia linguistikoak bi kontzeptu juridiko mobilizatzen ditu. Alde batetik hizkuntza eskubideak aintzat hartu behar dira, eta justizia linguistikoa eskubide desberdinen arteko kontziliazio ariketa batean kokatzen da. Bestetik, dei egiten dio politika ekitatiboei eta arriskuan edo diskriminatuta dagoen hizkuntzaren babesari. Ipar Euskal Herrian, zoritxarrez, bi kontzeptu juridiko horiek ukatzen zaizkio euskarari. Egoera horren inguruko hausnarketa eskainiko dute Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza politikako zuzendariak eta bi Herriko Etxeetako euskara teknikarik.