Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966) Zuzenbidean Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1989) eta EHUn doktore (2004). Administrazio zuzenbideko irakaslea da EHUn eta 2017z geroztik EHUko Aldezlea.
Bere jakintza arlo nagusiak honakoak dira: hizkuntza eskubideak, gutxiengoen eskubideak, ingurumen zuzenbidea, bioteknologia eta mundu ekonomikoan administrazio esku-hartzeak.
Hainbat argitalpen zientifiko ditu aldizkari espezializatuetan zein liburu gisa argitaratuta. Euskararen estatus juridikoari dagokionez, “Balanç de la legislació i la jurisprudència d'Euskadi 1979-2019” Llengua i Dret Aldizkarian (72 zbk., 2019); “El nuevo régimen jurídico de las lenguas oficiales en la Ley de Instituciones Locales de Euskadi: la evaluación del impacto lingüístico” Revista Vasca de Administración Pública aldizkarian (107-2 zbk., 2017); “Euskarazko udal jarduerek ba al dute lege babes eraginkorrik?: normalizazio eredu berri baten bila” Bat Soziolinguistika Aldizkarian (95 zbk., 2015); Xabier Irujorekin batera, «1789-2013 Historia Jurídica de la Lengua Vasca» izeneko liburua argitaratu du (IVAP, 2014), baita ere «Duplicidades, concurrencias e ineficiencias en el entramado institucional vasco» izeneko artikulua RVAPen, 99-100 zenbakian; «Freedom of Language and Language Rights: Promoting Languages as an Overriding Reason in the Public Interest» izeneko kapitulua, Language Rights and Cultural Diversity liburuan (Nevada 2014); «Derechos Fundamentales y Derechos Lingüísticos en el Ámbito de la Justicia» Poder Judicial y Modelo de Estado liburuan (Barcelona, 2013); edo «Overcoming Language Barriers or Fostering Linguistic Diversity? The Approach of the European Court of Justice on the Accommodation of the European Language Diversity in the Internal Market» Columbia Journal of European Law18(2) aldizkarian.Llengua i Dret aldizkarian Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza zuzenbideko kronikaren egilea da.
- Hitzaldia: Udalak berak, agente sozioekonomiko moduan, eragiteko dituen tresna juridikoak
- Eguna: maiatzaren 5ean, 11:15etik 12:00etara.
- Laburpena: Botere publikoei kontratazio publikoaren bitartez zabaldu zaizkien aukera juridikoak (eta betebeharrak) aztertuko ditugu, eta aukera horiek baliatzerakoan aurki daitezkeen arazoak identifikatzen saiatu. Galdera bati erantzuten saiatuko garan: hizkuntza estrategia osatu eta integral baten arabera ari dira gure botere esleitzaileak?; estrategia hori definituko bagenu, zein aurrerabide lortuko genuke hizkuntza normalizazioan eta zein inpaktu gure (eta kanpoko) enpresa sarean? Hizkuntzaren aldetik “arduratsua den Kontratazio Publikoa” diseinatu eta orokortzea helburu estrategikotzat hartuz, mahaigaineratuko ditugu zein aukera eta zein arazo juridiko gainditu beharko genukeen kontratazio-prozedura orotan hizkuntza-alderdiak integratzeko.