(Jatabe, 1966). Zuzenbidean Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1989) eta EHUn doktore (2004). Administrazio zuzenbideko irakaslea da EHUn eta Bizkaiko Campuseko Idazkaria. Bere jakintza arlo nagusiak honakoak dira: hizkuntza eskubideak, gutxiengoen eskubideak, ingurumen zuzenbidea, bioteknologia eta mundu ekonomikoan administrazio esku-hartzeak. Hainbat argitalpen zientifiko ditu Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko aldizkarietan. Euskararen estatus juridikoari dagokionez berriki, Xabier Irujorekin batera, «1789-2013 Historia Jurídica de la Lengua Vasca» izeneko liburua argitaratu du (IVAP, 2014), baita ere «Duplicidades, concurrencias e ineficiencias en el entramado institucional vasco» izeneko artikulua RVAPen, 99-100 zenbakian; «Freedom of Language and Language Rights: Promoting Languages as an Overriding Reason in the Public Interest» izeneko kapitulua, Language Rights and Cultural Diversity liburuan (Nevada 2014); «Derechos Fundamentales y Derechos Lingüísticos en el Ámbito de la Justicia» Poder Judicial y Modelo de Estado liburuan (Barcelona, 2013); edo «Overcoming Language Barriers or Fostering Linguistic Diversity? The Approach of the European Court of Justice on the Accommodation of the European Language Diversity in the Internal Market» Columbia Journal of European Law 18(2) aldizkarian. Llengua i Dret aldizkarian Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza zuzenbideko kronikaren egilea da.