Atzealdea Imanol Epelderekin amaituko da aurtengo Udaltop

2024/03/18

Aurreko edizioan hizlari modura aritu zen zarauztarra. Euskarak bakarrik ezin badu, norekin bai? izeneko gogoeta eskaini zuen. Arrakastatsua izan zen bere hitzaldia, eta originala. Udaltopeko ibilbidean ez baita oso ohikoa hizlari bat kantuan ikustea. Imanolek, ordea, molde guztiak hautsi eta kantuz egin zuen aurkezpenaren pasarte bat.

Ba, aurten, berea izango da Udaltop ixteko ardura. Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren lekukoa hartuko du, Ez badugu sinisten izena eman dion saioarekin. Momentuz, pista gehiegirik ez digu eman, gure artean izango dela soilik.

Maiatzaren 17rako tarte luzea geratzen denez, iazko pasartea gogorarazteko aukera uzten dizuegu bideo honetan.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea  atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua