Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977) Euskal filologoa da. Bigarren Hezkuntza irakaslea eta Hizkuntz Normalkuntza Teknikaria izana da azken hogei urteetan. Gaur egun, Donostiako IRALEn irakasle lanetan dabil.
Euskal Filologian lizentziatua izateaz gain, Multimedia Komunikazio masterra (EHU) eta Literatura en la era digital masterra (Universitat de Barcelona) eginak ditu.
- Hitzaldia: Eskolak bakarrik ezin badu. Norekin bai?
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 10:15tik 10:45era
- Laburpena: Eskolak bakarrik ezin du. Herri mailako erronka jotzeko garaia dugu; herri mailako amets bat irudikatzekoa. Euskara bada mundu hobe bat lortzeko bide. Eskolak ere zeresan handia du horretan, noski. Horretarako, eskolaren zertarakoa ere birpentsatu beharko genuke. Eta hori ez da hezkuntza komunitatearen zeregina soilik. Denok dugu zeresana hor. Eskolak bakarrik ezin du, eskolek bakarrik ezin dute, udalak berak bakarrik ere ez, gizarte mugimenduek beraiek bakarrik ere ez. Saiatuko gara elkarrekin?