Atzealdea Ihintza Arrieta izango da aurtengo aurkezlea

2024/02/19

Ihintza Arrieta Imatz (Baiona, 1973) izango da hamaseigarren edizioko aurkezlea. Iaz, Joseba Olagarai aritu zen, eta, aurten, lehen aldiz, Ipar Euskal Herriko aurkezlea izango da Udaltopen. Gaur egun Gure Irratiko esataria da. 1998an hasi zen lanean, eta orduz geroztik Euskal Irratiak sareko irratian ari da esatari, albistegietan; baina, tarteka, erreportajeak ere egiten ditu irratitik kanpora.

Seaskako ikasle izan zen, eta, ondoren, Baionako Cassin lizeoan jarraitu zituen ikasketak. Handik, Zuzenbide ikasketak egitera joan zen, baina, ibilbidez aldatu eta Andoainen Zine eta Bideo eskolara lekualdatu zen. Irudi eta soinu ikasketak Cebanc eskolan amaitu zituen.

Data gorde agendan

Gogoratu aurtengo Udaltop maiatzaren 16an eta 17an izango dela Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Etorri berriak euskarara erakartzeko edota euskaldunok etorri berrietara hurbiltzeko oinarri teorikoak eta praktika onak bilduko ditugu aurten, hau da, gizarte eta hizkuntza politikak modu integratuan gauzatzeko bidean, etorri berrien harreran jarriko dugu fokua.