Atzealdea Idurre Eskisabelek feminismotik zer ikas genezakeen azalduko digu

2025/03/07

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970) kazetari eta antropologoa izango dugu osteguneko bigarren hitzaldia ematen. Zer ikasi feminismotik ahalduntze linguistikorako? izena jarri dion hitzaldian, feminismoaren loraldiaren giltzarri izan diren ekiteko eta gauzak bideratzeko adibideak ekarriko dizkigu, hizkuntza gutxituen inguruan sortzen diren botere harremanak aztertu eta horiei buleta nola eman ikusi eta ikasteko.

Egun, EHUko Kazetaritza fakultatean irakasle lanak egiten ditu eta, 2022ko abenduaz geroztik, Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusia da. Kazetari gisa Euskaldunon Egunkarian eta Berrian aritutako da, eta, beste hainbat hedabideetan kolaboratu du, besteak beste, Euskadi Irratian, Info7n, Argian, Jakinen…

2019an Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara (Susa) saiakera argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsororekin batera. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bideak arakatzen dituzte.