
Vicenta Tasa Fuster (Oliva, 1974) valentziarra Konstituzio Zuzenbideko irakaslea da Valentziako Unibertsitatean. Bertan, hizkuntza-eskubideen katedraren zuzendaria da 2019an sortu zenetik, eta, gaur egun, PEN Catalàko Hizkuntza Eskubideen Batzordeko arduraduna da eta d'El dret a la llengua. Per una Declaració Universal dels Drets Lingüístics amb perspectiva de futur argitalpenean koordinazio-lanak egin ditu.
- Hitzaldia: Justícia lingüística: la igualtat real de les llengües
- Eguna eta ordua: Maiatzak 21, 09:30-10:30
- Laburpena: Espainian eta tradizio jakobinoa duten estatuetan nagusi den konstituzionalismoak bere burua analisi eta eztabaida eremu neutral gisa aurkezteko joera du, baita hizkuntzaren arloan axolagabe bezala ere. Konstituzionalismo honek bigarren mailako gai gisa hartzen du hizkuntza-eskubideen eta hizkuntza-justiziaren azterketa. Hala ere, ustezko neutraltasun hori beti da fikzio bat hizkuntza-aniztasuna duten estatuetan. Praktikan, ez dago hizkuntza batzuen ofizialtasuna eta beste batzuen bazterketa aurreikusten edo arautzen ez duen ordenamendu konstituzionalik; eta, ondorioz, hizkuntza-botere sistema bat ezartzen du. Horregatik, hizkuntza-auziak konstituzionalismoarentzat bigarren mailako kontua edo anekdota kultural hutsa izateari utzi behar dio. Hizkuntza-justiziaren ikuspegitik, ezin da botere publikoen neutraltasuna defendatu hizkuntza-desberdintasunen aurrean. Neutraltasunak botere-asimetria erreproduzitzen laguntzen du soilik, eta hizkuntza batzuen nagusitasuna beste batzuen gainetik indartzen du. Hizkuntza-eskubideak aurretiazko giza eskubideak dira. Titulartasun indibiduala dute, baina soilik talde- eta kolektibo-dinamiken bidez gauzatu daitezke. Horixe da oinarrizko printzipioa hizkuntza-justizia posible egiteko. .