Atzealdea Idurre Eskisabel Larrañaga

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970). Kazetaria eta antropologoa ikasketaz. Urte luzez kazetari gisa aritu ostean (nagusiki, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n), EHUn irakasle aritu da azken urteetan. Ikerketa arloan generoa eta nazio identiatea landu ditu, eta, bereziki, hizkuntz minorizazioaren eta genero zapalkuntzaren uztardura. Arlo horretan hainbat artikulu argitaratzeaz gain, Trikua esnatu da. Euskalgintzatik feminismora, feminismotik euskalgintzara saiakera plazaratu zuen Lorea Agirre Dorronsororekin batera 2019an, Susa argitaletxeko Lisipe bilduman. 2022ko abenduaren 6tik Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia da.

  • Hitzaldia: Zer ikas genezake feminismotik hizkuntz auzian ahalduntze bide bat egiteko?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 10:30-11:15
  • Laburpena: Feminismoaren eskutik gertatu da Euskal Herrian bezala munduko zati zabal batean azken urteetako gizarte eraldaketa prozesu sakonenetakoa, emakumeen (eta maskulinitate hegemonikotik kanpo dauden gainerako pertsonen) menderakuntza zuzentzen hasi dena. Sexu-genero sistemaren arabera zapalkuntza bezala, hizkuntz minorizazioa egiturazko menderakuntza bat da. Horrenbestez, feminismoak eraldaketarako baliatutako kontzeptu, prozedura eta praktikak baliagarriak zaizkigu hizkuntz berdintasunean aurrera egiteko: hala nola, auziaren izaera egiturazko eta politikoaz jabetzea, eta ahalduntze eta boteretzea, batik bat, kolektiboki.