Atzealdea Miren Otxotorena Aranguren

Miren Otxotorena Arangurenek (Durango, 1998) Hizkuntza Modernoak, Kultura eta Komunikazioa gradua ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (Manchesterreko Unibertsitatean urtebeteko egonaldia barne). Horren ostean Eleaniztasuna eta Hizkuntza masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Oraintsu defendatu du doktorego tesia Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (Friburgoko Unibertsitatean bi egonaldi eginda), non Madrilgo unibertsitateetara ikastera joan diren euskal, galiziar eta katalan hiztunen mugikortasunak azalarazten dituen prozesuak aztertu dituen, nazionalismoa eta neoliberalismoa uztartuz. Gaur egun Soziolinguistika Klusterrean, euskara biziberritzeko ikergunean, dihardu lanean hainbat proiektutan.

  • Hitzaldia: Equiling: lurraldeen arteko ikerketa-ekintza berdintasun soziolinguistikorako
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 21, 12:30-12:50
  • Laburpena: Equiling ikerketa proiektuak proposamen teoriko-metodologiko berria dakar eta ikerketa soziolinguistikoaren bitartez hizkuntzek gizarteko parekotasun ezak nola sortzen, mantentzen eta erreproduzitzen dituzten ulertu eta prozesu hauetan eragin nahi du. Ildo honetan, proiektuak bi xede biltzen ditu: alde batetik, hizkuntzak gizarteko parekotasun ezen eraikuntzan duen rolaren ezagutza sakona izatea eta, bestetik, hiztunek eta soziolinguistek eraikuntza hori bideratzen duten prozesuak nola alda ditzaketen aztertzea. Equilingek ez du hizkuntzaren auzia gaitasun edo erabilera datu hutsen bidez ulertzen, baizik eta botere-harremanen, aitortzaren, baliabideen banaketaren eta parte-hartze sozialaren arteko gurutzagunean kokatzen du.