Atzealdea Iñaki Sagardoi Leuza

Iñaki Sagardoi Leuza (Iruñea, 1991). Giza eta Gizarte Zientzietan doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Antropologoa eta NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana Saileko irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusiak memoria kolektiboarekin, etnografiaren metodologiarekin, antropologia politikoarekin eta soziolinguistikarekin lotzen dira nagusiki.

  • Hitzaldia: Iruinkokoa. Komunitatea, denbora, ahotsa
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 12:45-13:15
  • Laburpena: Hiri honetako komunitate jakin batek bere burua adierazteko duen erritu nagusia, momentu honetan”. Horrela definitu zigun elkarrizketa batean parte hartzaile batek 2019. urtean lehenengo aldiz karrikaratu zen Iruinkokoa. Iruñeko inauteri euskaldunean ohiz-kanpoko denbora-espazio marko bat sortzen da gazteen hausnarketarako, ahalduntzerako, agentziarako, trangresiorako… Parodiaren eta inauteriaren logikak ahalbidetzen du politika prefiguratiborako bidea, alegia, beste Iruñea bat bizi eta irudikatzeko aukera