
Irati Iciar Madinabeitia (Oñati, 1975). Gasteiztarra. Historian lizentziatua da (EHU). Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua du Mondragon Unibertsitatean eta Hizkuntza Plangintzako espezialista-titulua EHUn. UEUko Arduradun Akademikoa. Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko lehendakaria. Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea eta EBA proiektuko kidea.
- Hitzaldia: Euskararen Biziberritzea Araban: Justizia Linguistiko beteko ariketa
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 10:00-11:00
- Laburpena: Euskararen Biziberritzea Araban (EBA) izendatutako egitasmo hau, Arabaz, Arabatik eta arabarrentzat sortua da. Araban euskara biziberritzeko ahaleginetan azken hamarkadetan egin den bidearen kontakizuna osatu eta, xede hezitzaile zein aktibatzailearekin, gizarteari eta, bereziki, belaunaldi berriei horren berri ematea da egitasmo honen helburu nagusia. Alegia, egindako bidea, egungo egoera eta bere biziraupen osasuntsurako baldintzak zein diren bildu eta gizartean zabaltzea, ezaguera horrek arabarren -batez ere, gazteen- hizkuntza horrekiko atxikimendua eta konpromisoa areagotuko dituelakoan, Araba euskaldunaren identitatea sendotu eta ahalduntzen laguntzeko. EBA Euskaltzaindiko Sustapen batzordearen proiektua da eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.