Atzealdea Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba

Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950) euskal soziologoa da. Soziologian doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta, ia berrogei urtean zehar garrantzi handiko ikerketak zuzendu ditu, batetik, euskara biziberritzeko prozesuaren ezagutza zientifikoan sakontzeko eta, bestetik, euskal gizarte-errealitatea aztertzeko. Ikerketa horiek erakunde hauetan garatu ditu: Eusko Ikaskuntzan, Euskaltzaindian, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoko Kabinetean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Garabiden edo Soziolinguistika Klusterran.

2023an Manuel Lekuona sariaren irabazle izan zen, eta urte bat lehenago Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari.

Ikus gehiago.

  • Hitzaldia: Ahalduntzea? Zergatik? Zertarako? Nola?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 11:45-12:15