Atzealdea Hizlariak aurkezten hasi gara

2025/04/04

Hizlariak (www.udaltop.eus/hizlariak) atalean dagoeneko ikusgai dago aurtengo edizioan gurekin izango diren hizlarien informazioa: fitxa biografikoa, argazkia, eskainiko duten hitzaldiaren izenburua, hitzaldia zein egun eta ordutan emango duten… Datozen egunotan falta diren hizlarien informazioa osatzen joango gara eta hilabetea amaitu aurretik, hitzaldien laburpenarekin bukatutzat emango dugu.

Bestalde, maiatza hasieran hitzaldien txosten idatziak igotzen joango gara.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, zabalik dagoela izena emateko epea. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua