null Hitzaldien bideoak webgunean

2021/05/10

Udaltopen XIII. edizioa bukatuta, bertan bizitako guztia jasotzen duten bideoak webgunean zintzilikatu ditugu. Topaketa zoom bidez jarraitu zenuten guztiontzat bi egunetan esandakoa gogorarazteko baliagarria izango zaizue; eta gainontzekoontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Ponentzien bideoak ez ezik, hizlariek erabili zituzten PPTak ere webgunean zintzilikatu ditugu, txostenekin batera.

Gogobetetze inkesta

Bestalde, gogobetetze inkesta zuekin partekatu dugula gogorarazi nahi dizuegu. Ostiralera arte (egun hori barne) izango duzue inkesta bete eta bidaltzeko epea.