Atzealdea Hezkuntza Saila, aurtengo jardunaldia antolatzen bidelagun

2022/02/28

Udaltop 2022 berrikuntza nagusi batekin dator. Antolatzaile garen ohiko erakundeoi beste bat batu zaigu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Hain zuzen, bere baitan dagoen Berritzeguneetako hizkuntza normalizaziorako aholkularitza zerbitzua.

Behin aurtengo gaia erabakita (Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko?), komenigarria, beharrezkoa eta aberasgarria iruditu zaigu antolamenduaren ikuspegia hedatzea eta hizkuntza politikaren arloan gabiltzan eragileok hezkuntza-alorrekoekin elkarlanean jardutea.

Bi mundu hauek elkarrekin hausnartzen jartzea izango da aurtengo helburua; bi mundu eta xede bakarra: 16 urte bitarteko neska-mutilentzako hizkuntza politika hobeak antolatzeko gakoak ematea euskararen erabilerak jauzi esanguratsua eman dezan.

Momentu honetan egitaraua itxuratzeko lanetan ari gara buru-belarri; laster izango duzue gure artean izango ditugun hitzaldi eta hizlarien berri.