2022/09/19
"Arautu daiteke edota komeni da 16 urte bitartekoentzat udalerrian egiten diren eskola-orduz kanpoko jarduera guztiak euskaraz izan daitezen? Baiezkotan, nola?" izeneko dokumentua osatu berri da. Izenburu horrekin Hezkuntza Lege berrian gaia txertatzeko proposamena egin da Udaltopetik, pasa den maiatzean egindako jardunaldietan aurreikusi zen bezala.
Aurtengo Udaltop jardunaldiak “Eskolak bakarrik ezin badu... Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko?” izenburua izan du eta jardunaldietan bertan landutako oinarritzat hartuz, dokumentu honetan udalerriek egungo legedian dituzten eskumenak, ahalmenak eta gaiarekin inguruko jurisprudentzia azaltzeaz gain, proposamen zehatz bat egiten da Hezkuntza Lege berriak eskola orduz kanpoko jardueren hizkuntza modu berritzaile eta eragingarrian jaso dezan.
Proposamena Udaltopeko webgunean ikus edo deskarga daiteke, Dokumentuak atalean.