Atzealdea Hamasei urte bitarteko neska-mutilak eta hizkuntza politika egokiak

2022/02/22

2021 urteko edizioan eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak eman ondoren, 16 urte bitarteko haur eta gazteen artean jarriko dugu fokua aurten. Hain zuzen, 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokiak antolatzeko jarraibideak ematea izango dugu aurten xede.

Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean, 2022. urteko egitarauak lau ardatz izango ditu: ikuspegi orokorra, eskola, eskola-orduz kanpoko jarduerak eta talde-lana.

Gaia erabakita, hitzaldi eta hizlariak hautatzeko garaia da. Eta behin egitaraua osatuta, martxoa amaitu aurretik izen-emate epea zabalduko da.