null Hamargarrenak, oro har, partehartzaileen oniritzia jaso du

2018/05/29

Zer iruditzen zaizkizu topaketak oro har? galderari erantzun dioten 136 partehartzaileek 3,90 puntuko bataz besteko balorazioa eman diote Udaltopen hamargarren ediziori, 1-5 arteko eskalan. Hortaz, aurtengoa ere zuen oniritziarekin pasa dugu.  

Orain arteko gogobetetze inkestetan inoiz izan dugun partehartze kopuru handiena utzi digu aurtengoak, % 50a pasatxo. Mila esker hobetzen jarraitzen laguntzeagatik.

Galdetegian zazpi eremu jaso dira zenbakiz edota idatziz erantzuteko. Besteak beste, hitzaldien egokitasunaz –3,92ko puntuazioa jaso duena–; ostegun arratsaldeko saio bereziaz (3,77), talde-lanaren dinamizazioaz (3,77) edota esperotakoa jaso duten (3,73) galdetu zaie.

Datu hauek, eta bestelakoak, jaso ditugu dagoeneko webgunean zintzilikatu dugun eta guretzako datozen edizioak antolatzeko oso baliagarria zaigun Gogobetetze inkestan.