Atzealdea Hamar urte, hamar testigantza bilduma osatu dugu

2018/04/20

Hamar urte beteko ditu aurten Udaltopek, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketek. Zifra biribila. Hori horrela, atzera eta aurrera begira jarri dugu fokua eta orain arteko mugarri nagusiak izan direnen bideo testigantza bilduma osatu dugu. Orain arteko ibilbidearen lagin bat, etorkizunean Udaltop izango denaren aurreikuspena.

Datorren astelehenetik aurrera gure webgune eta sare sozialetan argitaratuko dira ikus-entzunezkoak. Adi egon eta ez galdu aukera jardunaldien atzean dagoen guztia ezagutzeko; antolatzaile, hizlari, aurkezle, euskara teknikarien… bizipenetatik. Finean, topaketak osatu dituzten guztien ahotik.